Formakuntza

O.L.H: Oinarrizko Lanbide Heziketa
HPO: Heziketa Programa Osagarria

Oinarrizko Gradua

2 ikasturte

Lantokiko Prestakuntza

260 ordu

Oinarrizko Prestakuntza

35%

Tailerreko prestakuntza

Lan-orientazioa

Arotzeria eta Altzarigintza

  • Lanbide arloa: Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxoa
  • Titulua: Arotzeriako eta Altzarigintzako Oinarrizko Profesionala
  • Iraupena: 2.000 ordu 2 ikasturtetan banatuta

Prestakuntza Lantokietan

Zikloa amaitzeko, ikasi duzun arloarekin lotuta dagoen lantoki batetan, lanbide praktikak egingo dituzu

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu

Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Zura, altzariak eta kortxoa; Eraikuntza eta obra zibila; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; eta Itsasoa eta arrantza).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek bere kontura edo besteren kontura egiten du lan arotzeriako eta altzarigintzako elementuen fabrikaziora eta instalaziora zuzentzen diren enpresa txiki, ertain eta handietan, baita altzariak, oro har, tapizatzera eta akabera produktuak aplikatzera zuzentzen direnetan ere.

Nekazaritza-Lorazaintza eta Lore Konposizioak

  • Lanbide Arloa: Nekazaritza
  • Titulua: Nekazaritzako-Lorazaintzako eta Lore Konsposizioetako Oinarrizko Profesionala
  • Iraupena: 2.000 ordu 2 ikasturtetan banatuta

Prestakuntza Lantokietan

Zikloa amaitzeko, ikasi duzun arloarekin lotuta dagoen lantoki batetan, lanbide praktikak egingo dituzu.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu

Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Nekazaritza; Elikagaien industriak; eta Segurtasuna eta ingurumena).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek loreekin eta landareekin konposizioak prestatzeko lan osagarriak egiten ditu lore-apainketara eta/edo espazioen eta ekitaldien dekoraziora zuzentzen diren enpresetan. Era berean, produkzioaren eta/edo ingurumenaren arloan egiten du lan, betiere nekazaritza-laborantzara, landareen produkziora eta lorategien eta berdeguneen instalaziora eta mantentze-lanetara zuzentzen diren enpresa txikietan, ertainetan eta handietan, publikoetan zein pribatuetan. Profesional hori gaituta dago plagiziden tratamenduak egiteko, araudiak erregulatzen duen jardueraren arabera.

Ibilgailuen Mantentze Lanak

  • Lanbide arloa: Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze Lanak
  • Titulua: Ibilgailuen Mantentze Lanetako Oinarrizko Profesionala
  • Iraupena: 2.000 ordu 2 ikasturtetan banatuta

Prestakuntza Lantokietan

Zikloa amaitzeko,, ikasi duzun arloarekin lotuta dagoen lantoki batetan, lanbide praktikak egingo dituzu

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu

Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Elektrizitatea eta elektronika; Informatika eta komunikazioak; Fabrikazio mekanikoa; Instalatze- eta mantentze-lanak; Energia eta ura; Erauzpen-industriak; Itsasoa eta arrantza; Kimika; Garraioa eta ibilgailuen mantentze-lanak; Zura, altzariak eta kortxoa; eta Eraikuntza eta obra zibila)

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek ibilgailuen mantentze-lanetako sektorean egiten du lan, batez ere konponketa-lantegietan eta ibilgailu pribatuen, industrialen, nekazaritzakoen eta obra zibilekoen kontzesionarioetan.

Ile Apainketa eta Estetika

  • Lanbide arloa: Irudi Pertsonala
  • Titulua: Ile Apainketako eta Estetikako Oinarrizko Profesionala
  • Iraupena: 2.000 ordu 2 ikasturtetan banatuta

Prestakuntza Lantokietan

Zikloa amaitzeko,, ikasi duzun arloarekin lotuta dagoen lantoki batetan, lanbide praktikak egingo dituzu.

Honako ikasketa hauekin jarrai dezakezu

Erdi-mailako heziketa-ziklo batekin (titulu honek lehentasuna izango du lanbide-arlo hauetako erdi-mailako titulu guztietan ikasleak onartzeko: Irudi pertsonala; Ostalaritza eta turismoa; eta Elikagaien industriak).

Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?

Profesional honek, oro har, besteren kontura egiten du lan, teknikari arduradunen gainbegiradapean, ile-apaindegietan eta edergintza-aretoetan, baita ile-apainketako eta/edo estetikako aretoetan, gimnasioetan edo hoteletako, zaharren egoitzetako, ospitaletako edo bainu-etxeetako edergintza-zentroetan ere. Era berean, autonomiaz egin ditzake

Sarbiderako betikizunak

16 urte beteta edukitzea

D.B.H.ko 3º maila edo 2º maila egina

Jatorrizko ikastetxeko hezitzaile taldearen aholku orientatzailea

Ibilbideak

Oinarrizko Gradua  gainditzeak, zera baimentzen du:

  • Oinarrizko Teknikari Profesionalaren agiria
  • Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1º mailako Profesionaltasun ziurtagiriak.Catálogo Nacional de las Cualificaciones Profesionales
  • Dagokion zikloko Oinarrizko Gradua
  • D.B.H.ko ziurtagiria
  • Erdi Mailako Zikloetara sarbide zuzena

Heziketa Programa Osagarria - HPO

Ikasturte
bat

Proiektukako lana

Tailerretako prestakuntza

Sarbiderako betikizunak

15 eta 16 urte bitartean izatea

Jatorrizko ikastetxearen txostena eta Norbanakoaren Egokitzapen Kurrikularraren Proposamena.

Tokiko Berritzegunearen onespen txostena

Ibilbideak

Hainbat lanbide-profil ezagutzeko aukera izango duzun tailerretako jardueretan parte hartu ahal izango duzu, eta Programa Osagarria amaitzean, zure etorkizuneko lanbide-interesetara gehien egokitzen den lanbide-profila aukeratu ahal izango duzu, edo DBHko ikasketeei berrekin ahal izango diezu.