Ikasleak geureganatzeko, metodologia ezberdinak erabiltzen ditugu, irakasteko modu ezberdinak erabiliz, interesgune motibagarriak, gertukoak eta errealak diren proiektu edo erronken bitartez.
Ikasleen errealitatean oinarritutako Proiektu eta tailerretan egindako jardueren bitartez, aprendizai globala, disziplina artekoa eta indibidualizatua bultzatzen dugu.
Cepa El Carmen Ikastetxearen ardatz nagusiak pertsonen arteko Harremanak, Taldelana, Ezagutza, Prestakuntza Teknologiko zein Soziolaborala dira.
Judimendi auzoan kokatuta dagoen Ikastetxeak 6.000 m2 baino gehiago ditu jarraian aipatzen dugun bezala:
Ziklo bakoitzak bere gune eta baliabideoez gain,ikasleek informatika, teknologia, eta ikus-entzuteko guneak partekatzen dituzte.
Arotzeriako tailerrak dotore daude hornituta, bai tresneria egonkorrez eta baita ere tresneria eramangarriaz. Honetaz gain, zura lantzeko beharrezkoak diren hainbat eskuzko erreminta ditugu. Ikasleek irakasleak bidaide izanik, etorkizunean lan munduan aurkituko dituzten erronka berberei aurre egin beharko diete.
Ikasleek sasoian sasoiko barazkiak landatzeko baratza diseinatu eta antolatzeko aukera daukate. Lan mundura gerturatzen den esperientzia profesionala bizitzeko abagune ezin hobea.
200 m2 tako plastikozko negutegia, ikasleak bertan egiten diren nekazal jarduerataz jabetzeko. Honetaz gain, hotzbero eta hezetasun sensorez ornituriko polietilennozko negutegia, non landare ekoizpena eta giroaren kontrolaren ezagutzaz jabetuko diren.
Lore konsposizioetako guena: Ikastetxean, lora erramileteak, lora konposizioak eta lora apaindurak egiteko tresna eta materialez hornituriko espazioa daukagu.
Tresneria: Ikasleek, lorazaintzako jarduera ezberdinak aurrera eramateko eta erabili beharreko tresneriari eskua hartzeko helburuarekin, eskuzko erramintak (haitzurra, sardea, podatzeko guraizak, etab…), zein mekanikoak( lurra iraultzeko makina, desbrozadora edo belarra mozteko makinak) eskuragarri dituzte.
Mekanika eta karrozeriako tailerra, igogailuz, zuloz, pintura gelaz, eta mekanizazio guneaz hornitua dago. Konponketak egiteko erabiltzen ditugun autoak biltegietatik ekartzen ditugu eta benetako erronka dira, Ibilgailuen Mantentze Lanetako Oinarrizko Profesinalentzako. Ikasleria, material eta egoera errealetan murgiltzen da, lan merkatuko beharrei kalitatezko erantzuna eman ahal izateko, edo Lanbide Heziketako Erdi Mailako Zikloetan ikasten jarraitzeko.
Ikastetxeak ileapaingintza eta estetikako gune moderno eta argitsuak ditu. Ondo hornituak, ikasleria lan eta ikakasketa eremuekin eroso sentitu dadin, eta aldi berean, irudi pertsonalarakin zerikusi zuzena duten praktika errealak aurrera eraman ditzan.