Joan zen astean, El Carmen Irakurketa Kluba jarri genuen abian. Lehen saio honetan, irakurri dugun liburua Violaine Bérot idazle frantsesaren “COMO BESTIAS” izan da.Gehiago irakurri
Joan zen astean Abdul etorri zen. Berak OLH-ko ile-apainketako ziklo bat egin zuen eta gaur egun, bere ile-apaindegia dauka. Bere ibilbidea eta esperientzia kontatzera etorri zen eta bide badez gizonezkoen ile mozketaren erakustaldi bat egin zigun.Gehiago irakurri
Joan zen asteazkenean, El Carmengo Lorazaintzako ikasleek “EGURRAREN HERRIA. BOSQUE COUNTRY ekimen ibiltarian parte hartu zuten. Ekimenak, tokiko zuraren alde egiteak, material fosilen eta petrolioaren eratorrien aurrean duen garrantzia nabarmentzea du helburu. Alta, modu iraunkorrean kudeatutako egurrak, emisioak murrizten laguntzen duen alternatiba berriztagarria eskaintzen du.Gehiago irakurri
Joan zen astelehenean, irailaren 29an, El Carmen LHI-ko ikasleak hainbat txango burutu genituen. Osagarrietako taldeak Olarizu puntaraino igo ginen; Ileapantzaileak eta Mekanikariak Salburuako landak bisitatu genituen; Lorazainek Gamarrara jo zuten kirol apur bat egitera. Eta azkenik, Zurginak Errekaleorren egon ziren auzoa ezagutzen eta ulertzen. Bertan, Peterrek , auzoaren historiaren, bilakaeraren eta funtzionamenduaren inguruko azalpenak eman zizkigun. Milesker Peter eta laster arte...Gehiago irakurri