“Z gela”k ahotsa hartu eta erreferente inspiratzaile bihurtu da.

Gure ikastetxea ekainaren 12an ETHAZI Astean parte hartzera gonbidatua izan zen. iTlent-ek antolatutako talentuaren aste honetan hitzaldi, solasaldi eta prestakuntza ugari eskaini ziren, Lanbide Heziketako ikastetxeei eguneroko jardunean laguntzeko helburuarekin.

“Inspiraziorako gunea” saioaren barruan, gure lankide Iñigo Gonzálezek “Z gela” proiektua aurkeztu zuen. El Carmen LHIk duela hiru urtetik dauka Z gela, emozioen kudeaketarako eta erlaxaziorako espazio bat. Denbora honetan, ikastetxeko ikasleentzat erreferentziazko gune bihurtzean gain, irakasleentzat oso tresna eraginkor bilakatu da ikasleen une emozional konplexuenak kudeatzeko.

“Benetan garrantzitsua da Z gela bezalako proiektuek iTlentek antolatutako honelako foroan lekua izatea eta gure eredua beste batzuengana zabaltzea. Proiektu honek ikasleen beharrak hobeto identifikatzen lagundu digu”, azpimarratu du Iñigo Gonzálezek.

Erlazionatutako argitalpenak