
Maiatzaren 2an eta 3an CEPA EL CARMEN HHI Ikastetxeko Osagarrietako ikasleok Zuhatza uhartera joan ginen.Uhartera iristeko txalupa batean ibili ginen.
Jan ondoren denbora librea izan genuen eta lauretan piragua eta pedaloetako jarduera bat egin gendun, zoramena, oso ondo pasatu genuen.
Bazkal aurretik bainu bat hartu eta gero mokadutxo bat jan genuen.
Atseden eta denbora librearen ostean, batzuk korrika egitera joan ginen, amerikar pistara.
Dutxatu ondoren, afaltzera jaitsi ginen eta kabinetara bueltatu ginen. Gauean, sua egin, musika jarri, dantzatu eta desioak sutara bota genituen. Isiluneko ordura arte isil-isilik ibili ginen irla inguruan, orduan kabinetan sartu eta lotara joan ginen.
Hurrengo goizean gosaldu, gauzak bildu eta agur argazkia atera ondoren, txalupa eta autobusa hartu genuen etxera itzultzeko.




